2014/05/22

MARGOLARIAK

Elikadura Jasangarria lantzen ari garenez, eta estetika aztertu dugunez margolari batzuen estiloak landu ditugu. Euren margolanen argazkiak ikusi eta aztertu genituen. Ondoren bikote/hirukote bakoitzak bat aukeratu eta gero bilatutako, aukeratutako informazioa power- point batzuetan jarri dugu.

2014/04/09

AURKEZPENA!!!



Kaixo, apirilaren 3an 5. mailako ikasleok gurasoen aurreko aurkezpena antolatu genuen. Hemen aurkitu dezakezue bigarren hiruhilekoan landutako proiekuaren powerpoint aurkezpena. Eta egun horretako hainbat argazki.
Ea zuen gustukoa den!!!



 

AURKEZPENA!!!!

Kaixo, apirilaren 3an 5. mailako ikasleok gurasoen aurreko aurkezpena antolatu genuen. Hemen aurkitu dezakezue bigarren hiruhilekoan landutako proiekuaren powerpoint aurkezpena. Eta egun horretako hainbat argazki. Ea zuen gustukoa den!!!



 



















ç

2014/02/21

TXITAK


  







1.- Gu 5. mailako ikasleak gara. Lehenengo hiruhilekoan inkubadora bat ekarri zuten eta bertan arrautzak jarri genituen. Ez ziren jaio txitarik, horregatik berriro saiatzea erabaki genuen.


2.- 2. saiakeran 11 txita jaio ziren!!!!!
Baina pena izan zen 7 txitak ez zirela jaio. L

3.- 7 txitekin erabaki genuen dizekzioa egitea.
 3 txita gure gelan hartu genituen disekzioa egiteko eta beste gelan, 4.

4.- Pauso hauek jarraituz egin genuen dizeksioa:

Mahietan egunkariak jarri genituen, gero plater bat mahian jarri genuen. Azkenik kuterra eta eskularruak hartu eta martxan jarri ginen!!!!!!

5.- Batzuei dizekzioa egitea nazka eman zien. Bapatean arrautzetan txita nahiko handiak zeuden, baina hilak. Zelako sorpresa!!!!!!

6.- Bihotza, tripak, hankak etab. aztertu genituen.
Azkenik dena jaso, garbitu eta txitak zakarrontzira bota genituen. J
Egileak : Lucía, Jokin, Nahia eta Unai.


Txitak hazten  ( creciendo)




2013/12/18

INKESTA





Kaixo, guk 5.a mailako ikasleak gara eta ikasturteko lehenengo hiruhilekoan, inkestak landu genituen. Lehenengo pausoa inkestak ezagutzea eta aztertzea izan zen, horretarako, arbela digitalean beste inkesta batzuk aztertu, ikusi eta ezagutu genituen. Talde handian inkesta ezberdinak egin genituen eta gero horietatik gure ustez egokienak zirenak ipini genituen . Gero inkestan agertu behar ziren galderak erabaki genituen. Ideia asko atera ziren adibidez: euskerazko galderak alde batean eta gaztelerakoak beste aldean,… Inkestako galderak bozkatu eta gero inkestak erabat egindak gelditu ziren. Hauek ziren inkestan agertzen ziren galderetako batzuk: - Animali bat daukazu etxean? - Noizbait abandonatu al dezu animalirik? Kalera irten baino lehen , etxera eraman genituen inkestak gure etxekoei galderak egiteko. Hau etxekolan bezala egin genuen. Prestatutako inkestak etxean landu eta gero, hurrengo lana, kalera irten eta inkestak egitea izan zen. Ondo pasatu genuen galderak egiten eta gainera jende gehiena ondo tratatu zigun. Batzuk pixka bat lotsatutak zeuden . Galderak egitea oso erraza iruditu zitzaigun. Azkenik gelan datu-bilaketa egiten hasi ginen. Era askotako datuak atera ziren. Galderen erantzunekin, grafikoak egin genituen. Grafikoak, borobilak eta zutabeenak ziren. Grafikoak egiteko ehunekoak eta graduak atera behar genituen, portzentaiak kalkulatuz. Hasieran zailtasunak eduki genituen baina azkenean lortu genituen zuzentzea. Eduki genuen zailtasun horietako bat hauxe izan zen: gelako ikasle batzuk pertsona berdinari egin zioten inkesta. Honen ondorioz erantzun batzuk errepikatuak zeuden eta emaitza baliogabetua gelditu zen. Horretaz konturatu eta gero errepikatuak zeuden inkestak kendu genituen. Guztira 166 inkesta zeuden, 113 ezezko eta 53 baiezkoak. Jasotako datu horiekin taldeka grafiko desberdinak egin genituen. Azkenik egindako grafikoak eskolako paretetan zehar jarri genituen.

2013/12/16

USO MEZULARIAK ESKOLAN





5. Mailako ikasleak etxeko animalien gaia lantzen ari garenez, 2013ko abenduaren 5ean Eugenio Antzuolako irakasleak, zortzi uso ekarri zituen, bere anaiak uso mezulariak hezitzen dituelako. Oso pozik geunden baina aldi berean urduri. Uste genuen goizeko hamarretan etorriko zela, baina deitu zigun esanez lainoa zegoenez beranduago helduko zela, bestela usoak askatzen genituenean despistatu egingo zirela, Donostiara ailegatzeko. Hamaiketan 5.
A gelara joan ginen eta han zegoen Eugenio, zortzi usoak leku batetik bestera eramateko kaioletan sartuta. Lehenbizi galderak eta zalantzak komentatu eta esan zigun, uso bat erosterakoan begiak eta hegoen luzera begiratu behar direla. Gero eta hego luzeagoak gero eta uso hobea eta garestiagoa. Kaiolatik uso zuri bat atera zuen eta ukitzen laga zigun, bere lumak oso-oso leunak ziren. Hegoen luzeera neurtu
genion eta hirurogeita bat cm neurtzen zuen.Beste hiru uso gris erakutsi zizkigun, batek lepoan distira morea eta berdea zeukan. Mezuak hankan lotu ondoren goiko patiora eraman genituen.






Goian geundenean lau ikaslek usoak eskuetan hartu zituzten.
              Ondoren bat bi hiru esanda, laurak batera hegaka hasi ziren. 
Behin usoak airean egon ondoren bapatean belatz bat agertu zen eta usoei eraso egin zien. Guk hau ikusi genuenean denok harriturik eta urduri gelditu ginen ea baten bat harrrapatuko zuen. Belatzak uso bat harrapatu zuela ikusi genuen eta etxeen artean desagertu zela. Beste usoak belatzarengandik ihes egiten gora egin zuten. Bat batean uso bat etxeen artetik atera zela ikusi genuen, eta beste usoak bueltaka - bueltaka hasi ziren. Hori ikusterakoan denok urduri eta uso triste ipini ginen.



 
 Gaur, 2013-XII-9, jakin dugu  bi uso mezulari iritsi direla Donostiara, bat ostiralean eta bestea larunbatean. Erasoa jasan izan zutenez dirudi normala dela babes leku batetan gordetzea  eta horregatik agian beste usoak ere azalduko dira. Espero dugu beste usoak bizirik eta zauririk gabe heltzea.