5. Mailako ikasleak etxeko animalien gaia lantzen ari garenez, 2013ko abenduaren 5ean Eugenio Antzuolako irakasleak, zortzi uso ekarri zituen, bere anaiak uso mezulariak hezitzen dituelako. Oso pozik geunden baina aldi berean urduri. Uste genuen goizeko hamarretan etorriko zela, baina deitu zigun esanez lainoa zegoenez beranduago helduko zela, bestela usoak askatzen genituenean despistatu egingo zirela, Donostiara ailegatzeko. Hamaiketan 5.
A gelara joan ginen eta han zegoen Eugenio, zortzi usoak leku batetik bestera eramateko kaioletan sartuta. Lehenbizi galderak eta zalantzak komentatu eta esan zigun, uso bat erosterakoan begiak eta hegoen luzera begiratu behar direla. Gero eta hego luzeagoak gero eta uso hobea eta garestiagoa. Kaiolatik uso zuri bat atera zuen eta ukitzen laga zigun, bere lumak oso-oso leunak ziren. Hegoen luzeera neurtu
Goian
geundenean lau ikaslek usoak eskuetan hartu zituzten.
Ondoren bat bi hiru esanda, laurak batera hegaka hasi ziren.
Behin usoak airean egon ondoren bapatean belatz bat
agertu zen eta usoei eraso egin zien. Guk hau ikusi genuenean denok harriturik
eta urduri gelditu ginen ea baten bat harrrapatuko zuen. Belatzak uso bat
harrapatu zuela ikusi genuen eta etxeen artean desagertu zela. Beste usoak
belatzarengandik ihes egiten gora egin zuten. Bat batean uso bat etxeen artetik
atera zela ikusi genuen, eta beste usoak bueltaka - bueltaka hasi ziren. Hori
ikusterakoan denok urduri eta uso triste ipini ginen.
Ondoren bat bi hiru esanda, laurak batera hegaka hasi ziren.
Gaur, 2013-XII-9, jakin dugu bi uso mezulari iritsi direla Donostiara, bat ostiralean eta bestea larunbatean. Erasoa jasan izan zutenez dirudi normala dela babes leku batetan gordetzea eta horregatik agian beste usoak ere azalduko dira. Espero dugu beste usoak bizirik eta zauririk gabe heltzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario