2013/12/18

INKESTA





Kaixo, guk 5.a mailako ikasleak gara eta ikasturteko lehenengo hiruhilekoan, inkestak landu genituen. Lehenengo pausoa inkestak ezagutzea eta aztertzea izan zen, horretarako, arbela digitalean beste inkesta batzuk aztertu, ikusi eta ezagutu genituen. Talde handian inkesta ezberdinak egin genituen eta gero horietatik gure ustez egokienak zirenak ipini genituen . Gero inkestan agertu behar ziren galderak erabaki genituen. Ideia asko atera ziren adibidez: euskerazko galderak alde batean eta gaztelerakoak beste aldean,… Inkestako galderak bozkatu eta gero inkestak erabat egindak gelditu ziren. Hauek ziren inkestan agertzen ziren galderetako batzuk: - Animali bat daukazu etxean? - Noizbait abandonatu al dezu animalirik? Kalera irten baino lehen , etxera eraman genituen inkestak gure etxekoei galderak egiteko. Hau etxekolan bezala egin genuen. Prestatutako inkestak etxean landu eta gero, hurrengo lana, kalera irten eta inkestak egitea izan zen. Ondo pasatu genuen galderak egiten eta gainera jende gehiena ondo tratatu zigun. Batzuk pixka bat lotsatutak zeuden . Galderak egitea oso erraza iruditu zitzaigun. Azkenik gelan datu-bilaketa egiten hasi ginen. Era askotako datuak atera ziren. Galderen erantzunekin, grafikoak egin genituen. Grafikoak, borobilak eta zutabeenak ziren. Grafikoak egiteko ehunekoak eta graduak atera behar genituen, portzentaiak kalkulatuz. Hasieran zailtasunak eduki genituen baina azkenean lortu genituen zuzentzea. Eduki genuen zailtasun horietako bat hauxe izan zen: gelako ikasle batzuk pertsona berdinari egin zioten inkesta. Honen ondorioz erantzun batzuk errepikatuak zeuden eta emaitza baliogabetua gelditu zen. Horretaz konturatu eta gero errepikatuak zeuden inkestak kendu genituen. Guztira 166 inkesta zeuden, 113 ezezko eta 53 baiezkoak. Jasotako datu horiekin taldeka grafiko desberdinak egin genituen. Azkenik egindako grafikoak eskolako paretetan zehar jarri genituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario